1962an hauteskunde deialdi bat egon zen Italian. Marco Panellaren Partidu Erradikalak (www.radicali.it) kanpaina horretan parte hartu zuen. Bere kideetako batzuek, politikarekin zerikusirik ez zuten gazte profesionalak, mitin bati aurre egin zioten plaza huts eta indiferente batean. Horietako batek, urte horietan bitxia zen adierazpen bat egin zuen:"Bizitza politikoaren antzeztokia Milan, Genova eta Turin hirien arteko triangeluan ez dagoela pentsatzen dugu; Bai aldiz, Milan, Paris eta Ruhr artean". Momentu horretan politika italiarrean egon ziren eztabaidetan italiar "triangelu industrial"-a zen muga; Ez zen hareago begiratzen. Gazte horien nahia gehiegizkoa zela iruditu ahal izan zen, baina urte gutxi pasa ziren eta oso justifikatua zegoela demostratu zen.
Espainiar gazte liberalok, italiar erradikalismoko historiko batek, Angiolo Bandinellik, kontatutako anekdota hau erabili nahi izan dugu harantzago begiratzea erabaki dugula esplikatzeko;eta baieztapen bitxi bat iruditu dezakeena esateko: Gure lagun erradikalak bezala, bizitza politikoaren antzeztokia zenbait europar hiriburuez osatzen ez dela kontsideratzen dugu; Bai aldiz, Europa eta EEBB-ak lotuko lukeena, askatasunaren eskubide indibidualerako eta demokraziaren babespenerako oztopoak deuseztatuz. Demokrazia bat, ez soilik gehiengoaren gobernua bezala ulertua, baizik eta gobernuaren boterearen muga, botereen banaketa eta eskubide indibidualen defentsa bezala ulertua. Eskubide indibidualak "gehiengoaren tirania"-z babestu behar dira.
Guk, Europa eta EEBB-en batasuna defendatu nahi dugu, hain zuzen ere zenbaitzuek, Tratatu Konstituzionala defendatzeko kanpaina aprobetxatzen ari direnean beren Europaren ideia edo kontzeptua EEBB-etako ideiari kontra jartzeko.
Guk gauzak beste modu batez ikusten ditugu. Zeharo ezberdina den modu batez. Hain zuzen ere, Konstituzio Europearrak Konstituzio iparramerikarraren izpiritu, forma eta funtsaren zati garrantzitsu bat jaso ahal izatea gustatuko litzaiguke.
Laburra, erraza, argia eta herritarrak boterearen gehiegikeriaz defendatzeko idatzia den Konstituzio amerikarraren aurrean, gobernu europearrek tratatu konstituzional pobre, astun eta korapilatsu bat zerbitzatu digute. Partiduen arteko akordio, dekretuzko solidaritate, araudi itogarri eta azken finean, herritarren gaineko kontrola dario tratatu konstituzionalari.
Gobernu hauek berauek, europar belanauldi berriei biziki gustatzen ez zaien tratatu bat egin dute, eta orain diru publikotik euro milioiak gastatuko dituzte tratatu on bat dela sinestarazteko.
Guk ez diegu jarraituko. Ustez europazalea den beren kanpaina aprobetxatuko dugu proposamen bat egiteko. Beraiek eta beren akolitoek (eta ezezkoa sistematzat duten askok) politikarekin zerikusirik ez duten gazte batzuen nabarmenkeri erradikal gisa joko dute proposamena.
Espainiar gazte liberalok arriskatzea erabaki dugu; kalera eta unibertsitate-campuseetara batasun transatlantikoko gure proposamenarekin ateratzea erabaki dugu. Eta hori, Europar Batasuneko eta EEBB-etako banderak ateraz egingo dugu. Elkarrekin, eta biak aurrez aurre ipini gabe. Nahiago genuke urteak pasa balira eta "Amerikar eta Europar Estatu Batuen" amets erradikala sendotu izana, demokrazian eta eskubide indibidualen babesean oinarritutako nazioarteko ordena bat kontsolidatzeko baliabide hoberena bezala erabili ahal izateko.
Asmo handiko ekimen honekin bat egitea deitzen ditugu askatasunaren zale amorratu guztiak.